EU|ES

Luis Baraiazarra Txertudi

Maisutza eta Euskal Filologiako lizentziatura.

Filosofia eta Teologia (titulurik ez dut hauetan, gure Filosofia eta Teologiako Ikastetxeak graduak ematen zituzten unibertsitateak ez zirelako).

A. Liburuak

- Euskal Herriaren Historia (I)

- Euskal Herriaren Historia (II): 1980an ikastoletarako asmoz bi liburukietan, "Gero"-Mensajerok "Kimu" sailean argitaratuak

- Hitzezko txirlorak. Donostian "Elkar" argitaletxeak 1985ean argitaratua. Olerki-liburua, 1981ean hasita Euskal Herriko sariketetan lehenengo edo bigarren saria lortutako olerkiz osatua.

- Gurutzeko Joan Donea / Artea - Bizitza - Gogoetak (Larrea-Zornotza 1990, Julen Urkizarekin elkarlanean. Lan originalak eta itzulpenak. Beste batzuen lanak ere biltzen dira)

"Adorez" hiztegiak ("Bostak bat" lantaldean burututakoak)

  • Euskararako Hiztegia "Adorez 2" 1986an
  • sinonimoen hiztegia antonimoduna "Adorez 3" 1988
  • Euskararako Hiztegia Oinarrizkoa "Adorez 4" 1990
  • Eskola-hiztegia irudiduna "Adorez 5" 1991
  • Europa Hiztegia "Adorez 6" 1993. (1995 CD-ROM)
  • Diccionario 3000 Hiztegia "Adorez 7" 1996 (+CD-ROM)
  • Sinonimoen hiztegia antonimoduna ""Adorez 8" 1999 (+CD-ROM)
  • Diccionario escolar 3000 Eskola hiztegia "Adorez 9" 2001 (+CD-ROM)
  • Diccionario 3000 Hiztegia (Eguneratua eta osatua) "Adorez 7" 2002 (+CD-ROM)
  • Eskola Hiztegia (Oinarrizko hiztegia. Eguneratua, berriztatua...) "Adorez 5" 2005
  • Euskal Aditza laguntzaileak eta trinkoak "Adorez 10" 2006
  • Adorez Hiztegiak euskara gaztelania / castellano vasco "Adorez 11" 2009
  • Motxilako hiztegia euskara gaztelania / castellano vasco "Adorez 12" 2010

"Bidegileak" saileko liburuxkak:

  • Santiago Onaindia (1998, Julen Urkizarekin elkarlanean)
  • Augustin Zubikarai (1999, Julen Urkizarekin elkarlanean)
  • Lino Akesolo (2002, Julen Urkizarekin elkarlanean)
  • Hipolito Larrakoetxea (2005, Julen Urkizarekin elkarlanean)
  • Aita Santi Onaindia eta Alfontso Irigoien bertsogintzaren lekuko Bilbao 1993 (elkarlanean, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak argitaratua)
  • Santa Teresa Jesus Haurrarena (Teresa Lisieux-koa) 1996 (elkarlanean)
  • Frai Bartolome Santa Teresa, idazlan guztiak 2000 (Julen Urkizarekin elkarlanean)
  • Jon Lopategi, bertsozko mezularia "Bertsolari liburuak" Andoain 2000
  • Nire Umetako Meñaka 2005, Meñaka
  • Nire Sasoiko Markina-Xemein 2009, Markina-Xemein

Itzulpenak

  • Salbabide eta Laguntza, 1975ean Bizkaiko Aurrezki Kutxak ateratako Salvamento y Socorrismo liburuxkaren itzulpena.
  • Bizargorri Itsaslapurra (Kili-Sorta)
  • Leonardo da Vinci (Kili-Sorta)
  • Kili-kili komikiaren hainbat pertsonaia itzuli ditu aldizkarirako.
  • Santa Teresa Lisieuxkoaren Idazlan Guztiak (1996, elkarlanean)
  • Teresa Lisieuxkoaren Eskuizkribu autobiografikoak (1996, euskaraz-frantsesez)
  • Elizaren Historia Euskal Herrian (1995, itzulpena eta euskal idazketa)
  • Joan Gurutzekoaren Erromantzeak (1991)
  • Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa (Konstituzioak, Dekretuak, Adierazpenak eta Dokumentu osagarriak) (2003 Deustuko Unibertsitatea. 1.500 or.)
  • Deus Caritas est (Benedikto XVI.a Aita Santuaren lehen Entziklika. 2006)
  • Spe Salvi (Benedikto XVI.a Aita Santuaren bigarren Entziklika. 2007)
  • Caritas in Veritate (Benedikto XVI.a Aita Santuaren hirugarren Entziklika. Laster argitaratzeko)
  • Larreako komentuaren eta bertako priorearen ibileren kontaera historikoa Espainiako gerra zibilean 1936-1940 (Protagonistak, Aita Rafaelek, gaztelaniaz idatzitako dokumentuaren itzulpena) (Karmel 2005-4)
  • Karmeldarrak Euskal Herrian (2010, itzulpena eta euskal idazketa. 312 or.) Testu originala: Provincia carmelitana de San Joaquín de Navarra. Carmelitas en Euskal Herria

B. Aldizkariak

Begoñako Karmeloko Gogoz barneko aldizkariko ohiko idazlea izan zen 1965ean sortu zenetik 1968an azken zenbakia argitaratu arte (7 zenbaki guztira)

Antzinako Zeruko Argian: 1973an edo hasita Argia Kooperatiba bihurtu zen arte idatzi zituen Markina-Xemeingo kronikak eta noizbehinka idazlanak. 1976an hasita maizago. Aurreko urteetan elkarlanean osatzen zituen kronikak, Bikote izenordeaz; bi edo hirutan L.B. dator...

Bizkaiko Anaitasunan: 1972an edo hasita Markina-Xemeingo kronikak idatzi zituen, gehienetan lankide birekin elkarlanean eta Hirukote izenordeaz.

Olerti poesi aldizkarian hainbat lan argitaratu ditu:

  • Asaben arnasa (1982) 47-48
  • Bilaka ta bilaka (1983) 197-198
  • Euskal zeru eta lurraren solasa (1983) 200-202
  • Gabonak (1985-86) 326
  • "Gaua gauekoentzat"? (1982) 48-52
  • Harriaren mezua (1984) 117-118
  • Hiriko zurrunbiloa (1983) 198-200
  • Kopla berriak Gabonetan jarriak (1980) 114-115
  • Kopla berriak Gabonetan jarriak (1983) 280
  • Umeen lehenengo Jaunartzea (1980) 57-58.

Jakin aldizkarian idazlan luze hau argitaratu zuen: Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan (1993ko martxo-apirila).

Garaian, Markina-Xemeinen argitaratzen den aldizkarian ohiko idazlea da. Gaia mugatua izaten da, nolabait herri honekin zerikusia duena. Urtean bi aldiz ateratzen da:

  • Horma urtetsuetatik kontu zaharrak (1987) 16-19
  • Hiru mendetan zutik (1988) 37-38
  • "Zerutxu" Ikastolaren 25. urtea (1989) 12-14
  • Aita Zezilio eta Pragako Jesus Haurra (1989) 38-40
  • Moja Karmeldarrak ehun urtez Markinan (1990) 20-21
  • Karmerngo komentuko bi gizon aipagarri (1990) 12-13)
  • Udaletxeko erloju zaharrari (1990-bertsoak) 42
  • Markinako Udala Karmengo Komentuaren babestaile aparta (1991) 40-42
  • Lino Akesoloren gizatasun izpiak (1991) 21-22
  • Karmeldarrak Markinan (1992) 6-7
  • Bertsolari-jaien oroitzapenak (1992) 14-15
  • Zapolaren itzalpean (1992-olerkia) 16
  • Vera-Cruz Ikastetxearen 75. urteurrena (1993) 34-35
  • Pedro Jose de Jesús Maria (Pedro Alkorta) (1994) 6-8
  • Barruko Kanpaitxoa (1996) 13-14
  • A. Jose Domingo Ugartetxearen Mendeurrena (1996) 27
  • Jose Arakistain eta Migel Zuzaeta XVIII-XIX. mendeetako Karmeldar idazle bi (1997) 14-15
  • Markinako Karmengo komentua euskal kulturagune (1997) 31-33
  • Gabonak haurrekin (1997-bertsoak) 46
  • Joan Bizente Zengotita-Bengoa agurgarria (1998) 42-45
  • Kopla berriak ipuin zaharrei jarriak (1998) 19
  • "Buztarri"ren Nire aztarrenak liburuaren aurkezpena (1998) 20-21
  • Fray Bartolome de Santa Teresa, euskal idazle klasikoa (1999) 18-22
  • Arantza eta larrosa (Nire bizitzaren gomutak) (2000) 35-37
  • Gure liburu zaharrei begira (2000) 7-9
  • Valentin Zubizarreta Unamunzaga (2001) 7-9
  • Misiolari markinarrak Malabarren (2002) 20-21
  • Markina-Xemeingo Karmengo eliza (2003) 44-45
  • Giza zertzeladatxoak (2004) 32-34
  • Aita Rafael (Alegrixe) (2006) 18-21
  • Bizente Batiz Bilbao (A. Nikolas) (2007) 33-35
  • Mendi artean gordea (2008) 36-38
  • Erreka aldean izarra (2008) 34-35
  • Liburuan sartu ez ziranak (2009) 19-21
  • A. Lon Arteaga Karmeldarra (2009) 27-30
  • Juan Ibarzabal Antua "Buztarri" (2010) 12-17

Bertsolari aldizkarian ere idatzi izan du noizbehinka:

  • "Iturri", gizona eta bertsolaria (1991)
  • Markinako bertsolari-jaien oroitzapenak (1993)
  • Jon Lopategi, bertsozko mezularia (2000) (liburua argitaratu baino lehen, hartaz aurrerakin laburra)

Argiaren urtekarian:

  • Txapelaren itzala (1990)

Aldizkarietako lan hauei Karmel aldizkarian argitaratutako idazlan ugariak (150 idazlanetik gora) gehitu behar zaizkie, aldizkari horretako web orrian datozenak.

Hitzaldiak

  • Aurraitz, gerra aurreko olerkarien lekuko (Labayru Ikastegiak Derion egin zion omenaldiko hitzaldia-1999).
  • Frai Bartolomeren euskera eta estiloa (Mendebalde Kultura Elkartearen jardunaldietan-1999)
  • Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan (Donostian Bertsozale Elkarteak antolatutako hitzaldi sail baten barruan-1993)
  • Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan (Zestoako Bainuetxea, Bertsozale Elkarteak antolatutako "Bertsolamintza" izeneko jardunaldien barruan-1994)

Kultura Elkarteak

Bostak bat Lantaldeko kide izanez gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kidea da eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izan zen hainbat urtetan.

Adorez hiztegietan, Adorez-2 delakoan hasita, partaide izan zen eta batzuetan batez ere –hainbat urtetan liberatua egon zenez gero– ahalik eta ekarpenik onena egiten ahalegindu zen. Egin duen lana askotarikoa izan dela esan daiteke, baina lehenengo urteetan batez ere sarrera-hitzen definizioak, adibideak etab. moldatzea, kategoria gramatikalak eta beste osagarri batzuk ezartzea zen; hiztegi elebidunen kasuan, sarrera-hitzaren baliokideak beste hizkuntzan bilatzea, adierak eta kategoria gramatikalak bereiztea… Azken batean ikerketa-lana eskatzen zuen honek guztiak eta han eta hemen kontsulta ugari egitea. Azken urteetako lana, berriz, aurrez material ugari landua zutenez gero, gehiago izan da zuzenketak, orrazketak egitea, testuen kalitatea eta zehaztasuna zaintzea eta bermatzea…

Epaimahaietan batez ere bertsolari txapelketetan izan da, maila guztietan: eskolartekoan, Bizkaikoan, Euskal Herrikoan. Baita bertsopaper-lehiaketetan ere, bereziki Algortako Balendin Enbeita izenekoan.

Orain dela hiru urte edo, Zornotzan egin ohi zen A. Santi Onaindia Literatur bekaren epaimahaiko izan zen.

1980ko hamarkadan sariketa batzuetara aurkeztu zen; olerkietan lortu zituen lehen eta bigarren sari batzuk: "Lizardi Saria" (1. saria), "Iparragirre Saria" (1. saria), Markina-Xemeingo Lore-jokoetako Saria (1. saria), "Orixe Saria" (1. saria; bertso jarrietan), Ondarroako Lore-jokoetako Saria (2. saria), "Lauaxeta Saria" (2. saria), Bilboko Udalak eratutako ipuin-lehiaketan bi urtetan segidan akzesit edo aipamena lortu zuen.

2006ko Bilboko Liburu Azokak Urrezko Luma saria eman zion.

Markina-Xemein, 2010-12-25

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea