EU|ES

Hiztegia 3000

Aspaldidanik ez duzue izan gure berririk aldizkari honetan. Luzaroan, martxan jarri berri dugun Bilboko Metroa egiten aritu direnen antzera, lurpean, isilean, satorrei jarraiki jo eta ke aritu izan gara lanean. Azkenean, ekinaren ekinez burutu dugu gure azken lana. Oraingo hau ez da hiru, sei edo bederatzi hilabeteko kumea. Askozaz ere ahalegin handiago eta asti luzeagoa eskatu dizkigu.

Hala ere, norbaitek, agian, bere kautan esango du irribarrez edo mor-morrean, "lehendik etxea betetzeko aina eta hara non datorren beste bat; nahastea baino ez diagu bazterretan".

Egia esan, zeharo ugaritu zaizkigu azken urteotan hiztegiak. Inor asetzen ez duen janaria edo ditugu, nonbait. Eskerrak inork ez gaituela kaleratzen diren guztiak erostera behartzen!

Ez da gure asmoa, bestalde, jendearen artean nahastea sortzea, orain artean ilun izan diren hainbat hitzi irtenbidea eta argia ematea baino.

Zuek guztiok dakizuenez, "Bostak bat" taldekook hainbat Ian egin dugu azken urteotan alor hau aztertzen eta euskara gaurkotzen, gaur egungo gizartearentzat tresna baliagarri egin nahiean. Beste hainbat eta hainbatek ere gogotsu ekin diote euskararen aldeko jarduketa etengabeari. Guztien ahalegin eskergaitzen emaitza da burutu berri dugun hiztegi hau.

Oraingo honetan, Europa Hiztegia argitaratu genuenean zenbaitek eskatuta, euskara hutsezko hiztegiaren mugak gaindituz euskara/gaztelania gaztelania/euskara eta zenbait gehigarri didaktiko jasotzen dituen hiztegia egiten saiatu gara. Eta, egia esan, guk uste genuen baino Ian astunagoa eta neketsuagoa gertatu zaigula aitortu behar.

Euskara/gaztelania aztertzerakoan, sakonetik edo azaletik, hainbatetan jorratua genuen arloa: Azkue, Akesolo, Hiztegia 2000, UZEI, Orotarikoa eta beste zenbait tarteko direla. Alor honetan, hedadurarik handiena zuten hitzen bilduma egokia egin, Euskaltzaindiaren azken erabakien arabera orraztu eta eskaini baino ez genuen. Abiapuntutzat, gainera, hor genuen, guk geuk argitaratutako Europa Hiztegia.

Gaztelania/euskara aztertzerakoan, ostera, askozaz ere urriago izan dugu hor-hemenka jaso ahal izan dugun laguntza. Bi zutabe nagusi, eta ezer gutxi gehiago, hain zuzen, Plazido Mugikarena eta Hiztegia 2000. Lehenak antzina egina izanez, egitura sendoa izan arren, euskara batutik urruti agertzean eragozpen ugari ditu erabiltzerakoan. Bigarrenak, ekarpen handia egiten duen arren, hutsune nabariak ditu, burutu zenetik hona aurrerakada handia egin baitute euskarari buruzko azterlanek. Dena den, bi zutabe horietan oinarriturik burutu dugu gure hiztegi hau.

Orain arte egin diren Ian guztiak aurrez aurre jarri ondoren metodologia Plazido Mugikak erabilia hartu dugu gaztelania/euskararako, "Real Academia de la Lengua Castellana" delakoaren bideari hertsiki loturik egina izan zelako. Osotzeko eta gaurkotzeko, azken urte hauetan argitaratu diren gainerako hiztegiak izan digutu bidelagun. Bi arlo elkarri lotu nahi izan ditugu:

a) Aide batetik, euskarak mendez mendeko ibilaldi luzean zehar sortu dituen hitzen altxorra jaso eta gaurkotzea, jendearen esku, era erabilgarrian jarriz. Horretarako lehen atala (Euskara/gaztelania) osotzerakoan oso kontuan izan ditugu, Azkue, Akesolo, Mitxelena, UZEI, Ibon Sarasola, Europa Hiztegia, Hiztegi Entziklopedioa eta abar. Horrela, lehena orainaren zerbitzuan ageri zaigu.

b) Bestetik, gaztelania/euskara atalean, gaztelaniaren izaera eta mundua abiapuntutzat hartuz, gaztelaniazko hitzen euskarako parekiderik egokienak ematen saiatzeaz gainera, gaztelaniazko hainbat lokuziori eta esaldi konposaturi euskaraz erantzun egokiak emateko ahaleginak egin ditugu. Horrela itzulpen eta kalko ganorabakoak baztertzeko bideak ere eskaini nahi izan dira.

Horretaz gainera, koadro didaktiko batzuk ere badatoz hiztegian zehar sakabanatuta, hitzak ingurugunearen ardatzean multzoka bilduz, horrela, nahi izanez gero, hiztegi alorreko zenbait ariketa egiteko aukera emanez.

Bestalde, hiztegi honetan, orain arteko hiztegietan egin izan dena gaindituz, aparteko arretaz erabili da generoa, maskulinoa zein femeninoa. Gaztelaniaren eta euskararen arteko zubi egokia egin nahi izan da, horrek hainbat zailtasun ekarri badizkigu ere.Pil-pil dugun arazo honi ere erantzun orokorra eta zehatza eman diogula uste dugu.

Laburbilduta, honako hauek dituzue hiztegi berri honen berezitasun nagusiak:

EUSKARA-GAZTELANIA + LAGUNGARRI D1DAKTIKOAK + GAZTELANIA-EUSKARA

45.000 SARRERA + 65.000 ADIERA + 30.000 ADIBIDE + 575 KOADRO

Euskararen mendez mendeko aberastasunak eta gazteleraren berezitasunei euskarazko erantzun egokiak biltzea.

Generoari, orain arteko hiztegietako joerak gaindituz, osozko erantzuna ematea.

Zalantzazko hainbat hitzi argitasuna eskaintzea, Euskaltzaindiaren arauei jarraituz batasun bidean urrats berria emanez.

Hizkuntza bakoitzari dagozkion ezaugarri gramatikalak eta hainbat hitzen ezaugarri zientifikoak aurkeztea.

Euskaraz moldatu nahi duen edonori zuzendua eta bereziki egunero sortzen diren hizkuntza eskakizunen aurrean, baliabide praktikoa burutzea.

Bizitzako zenbait jakintza-gai, hala nola, kirolak, osasuna/gaixoiasunak, matematika, aditza, deklinabidea, atzizki-aurrizkiak, koniunikazioak, bertsolaritza, testu motak,... funtzionaltasun eta praktikotasun irizpideei jarraiki, erraz kontsultatzeko eran, koadroetan biltzea.

Besterik ez. Eskuratzeko gomendioa emanez agurtzen zaitugu. Eskerrak, bide batez, Karmel aldizkariari gure Ian honen berri emateko aukera eskaini digulako.

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea