EU|ES

Sinonimoen Hiztegia (II). Antonimoduna

Hiztegiaren ezaugarri nagusiak

Orokorrean lehengo bidetik jarraitu badugu ere, oraingo honetan, aurrekoetan baino irizpide zorrotzagoak erabili dira.

a) Sarrerak: nabarmenki ugaldu dira. Eskuartean duzun hiztegiak 36.705 sarrera-hitz biltzen ditu, orain arteko argitarapenak (Adorez 3) 19.783 sarrera zituen bitartean. Hauetan? besteak beste, leku handiagoa hartzen dute aditz, izenlagun eta aditzondoek. Noiz edo noiz, ohiko hiztegietan agertzen ez diren esamoldeak ipini dira sarrera gisa, irakurleari bere hizkeratik besteetarako jauzia errazago bihurtzeko asmoarekiri.

b) Sinonimoak: sinonimoen arloak ikaragarrizko gehiketa ezagutu du. Aurreko argitalpenak zituen 62.118 sinonimotik 153-009 sinonimotara heldu gara argitarapen honetan. Aldaketa esanguratsua, bai sinonimo kopuruan, eta baita hitz bakoitzaren sinonimoak sailkatzean ezarri diren adieretan ere? hauek finkatzeko eta zehazteko egin den saialdian, ingumko hizkuntzetako hiztegi nagusienen moldera.

Hain korapilotsua den euskal atzizkien (-era, -keta, -men, mendu, -pen,...) ├▒abardurei dagokienean, nahasteak aldentzen saiatu gara, ez baitute erabilera ber-bera hartzen euskalki guztietan. Konponbide gisa aurreko hiztegietan baino leku handiagoa egin diogu aditz nominalizazioari.

c) Sinonimoen hurrenkera: bereziki landu den beste ezaugarri bat sinonimoen hurrenkera da. Ezaguna da hitzek ez dutela ezagutza eremu berdina; batzuek, arrazoi desberdinak bitarte, beste batzuek baino erabilera zabalagoa dute. Hori dela eta, hizkuntza standarrean erabilienak eta geografikoki hedadura handiena dutenak dagozkien adieran hasieran jarri dira.

d) Sinonimo eta ingurakoak: alor honetako eztabaida teorikoak alde batera utziz praktikotasunera jo dugu berriz ere hiztegi hau gauzatzean, gaur egungo hiztegi modernoen bideari jarraituz. Egia esan, ez da erraza hitz baten eremu semantikoa mugatzea beste berba baten bidez adierazi gura denean; non hasten diren antzekotasunak eta non amaitzen zehaztea, alegia. Alde horretatik labur baino luze jotzea gurago izan dugu, behin edo behin, edo gehiagotan beharbada, sinonimo gisa baino ingurukotzat errazago hartuko genituzkeen berbak ere sartuz.

e) Euskalkiak eta euskara batua: honelako hiztegi batek, zalantzarik gabe, oinarrian euskalkiek barnean dituzten berezitasun eta aberastasunak biltzea du helburu. Euskara batua eraiki bidean gauden une honetan, oso urrats garrantzitsua da horhemenka, sakabanaturik aurkitzen diren berbak batzea. Horrela, euskararen aberastasunaren bilduma ere bihurtzen zaigu SINONIMOEN HIZTEGIA ANTONIMODUNA hau. Bide honetan euskara bizia, ahozkoa, jasotzen ahalegin berezia egin dugu, nahiz ohartzen garen honetan oraindik asko dugula aztertzeko.

f) Maileguak: ahozko hizkeratik ere edan du hiztegi honek hainbat aldiz. Hizkera mota horretan erabiltzen diren mailegu askok badute euskal jatorrizkoa edo sustraituagoa den ordaina idatzian. Irakurle/idazlea bere egoeratik abiatuz, hau da bere euskara abiaburu jarrita, euskara aberatsagora eramateko agertzen dira maiz maileguak sarrera gisa.

g) Ortografia eta aldakiak: honelako hiztegi batek dituen arazoen artean handienetarikoak ortografia egokia eskaintzeari eta aldaeren artean bereizketa egiteari dagozkionak dira. Honetan ere aparteko ardura ipini dugu, horrela eginez hitz bakoitzaren eremu semantikoa nahiz erabileraren mugei dagozkion zertzeladak zehazten direlako:

1) Ortografiari dagokionean honela jokatu da:

-Hiztegi baturako erabakitako hitzetan Euskaltzaindiaren arauak oso-osorik jarraitu dira.

-Erabaki gabekoetan Euskara batuko batzordeak proposatutako formak hobetsi dira.

-Gainerakoetan hiztegi moderno orokorretan onartuenak diren formak izan dira aukeratuenak.

2) Aldaerei dagokienean iturri ezberdinetako datuak aurrean izanik, Euskaltzaindiak hiztegi baturako arauak ematerakoan erabilitako bideari jarraitu diogu. Gainerakoetan:

-Hedadura handiena duten aldaerei lehentasuna emanez.

-Hiztegietan onarpen zabalena duten aldaerei lekua eginez.

h) Iturriak: hona hemen, besterik bada ere, erabili izan ditugun iturburu nagusienak:

-"Bostak bat" taldekook bildua dugun ADOREZ sortako hiztegi guztien datu-base zabala (Sinonimoen hiztegiak, Europa Hiztegia} Eskola Hiztegia, 3-000Hiztegia).

-Taldean eginiko beste azterketa batzuk, besteak beste, Eliza arteko Bihlia eta Elizetako irakurgaiak (Bizkaikoak, GipuzkoaNafarroakoak eta Iparraldekoak).

-Beste zenbait hiztegi orokor, hala nola Orotariko Euskal Hiztegia, Diccionario de Autoridades, I. Sarasolaren Euskal Hiztegia, euskal hiztegi entziklopedikoak, Elhuyar hiztegia eta UZEI-ren zenbait hiztegi berezitu.

i) Erabilera: Sinonimoen hiztegia. Antonimoduna behar bezala erabiltzeko ondoko zehaztasunak izan behar dira kontuan:

Sarrerak: letra beltzez idatzita agertzen dira. Euskaltzaindiak ez hobetsitako forma bada ikus baten bidez aldaera onartua proposatuko da sarreraren azpialdean.

Sinonimoak: letra biribilez eta sangria txiki batekin azaltzen dira. Sarrera adiera bakarrekoa denean azpian izango ditu bere sinonimoak, bata bestearen azpian, zutabean. Adiera bat baino gehiago dituenean, hauek zenbakien bidez adieraziko dira, eta agertzen dira.

Antonimoak: italikaz idatzita azaltzen dira, eta adiera bereko sinonimoen ostean.

Parentesiak: kasu desberdinetan erabiltzen dira: 1) aditzen forma bukatua eta erroa (-tu, -i) bereizteko; 2) adjektiboetan eta atzizki desberdinak har ditzakeen erro errepikapenak baztertzeko: gabe(ko)..."

Ezer gutxi erants diezaioket nik aurreko aurkezpenari. Etorri ere, une oso egokian datorkigu euskararen aberastasunez jabetu nahi dugun irakasle, idazle, itzultzaile, kazetari, olerkari, bertsolari, administrari eta gainerako guztioi. Zer esanik ez, baita ikasleei ere, aberastasun ugari horiek ezagutu eta euskalkiek eskaintzen dizkiguten ├▒abardurak jasotzeko hiztegi paregabea gertatzen baita.

Egileek, ahalegin handia egin badute ere, ahozko euskararen eremu zabalean batez ere, hainbat eta hainbat hitz gelditzen zaigula oraindik jaso gabe aitortu digute. Euskalkien altzoan ├▒abardurarik eta aberastasunik ugari, nonbait, hor-hemenka sakabanatuta biltzeko. Halakoak eskuratu, aztertu, liburuan ezartzeko gertatu eta argitaratu arte, hiztegi honetara jo beharko dugu sinonimo bila.

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea