EU|ES

EUSKERARAKO HIZTEGIA

Egileak: «Bostak bat» taldea: Patxi Uribarren, Ricardo Badiola, Luis Baraiazarra, Juan Luis Goikoetxea eta Gotzon Aurrekoetxea.

Orrialdeak: 1.015 Prezioa: 2.650 pta.

Aldizkari honetako lehenagoko ale batetan Patxi Uribarren idazleak iragarri zigunez, argitaratua izan da Euskararako hiztegia deritzona.

Esku artean dugula eta egileek diguten aurkezpena irakurri ondoren honakook direla hiztcgi horren bereizgarririk nagusienak esan genezake:

  • Hitzak euskaraz definituz eskaintzen dituen gaur egungo hiztegi, oso, bakarra izatea.
  • Sarrera-hitzak, egileek iturriak aipatzerakoan esaten dutenez, euskararen erabilera-maiztasunaren erizpideari jarraituz hautaturik ditu.
  • Euskara errazez eta ulerkorrez egina agiri da, euskara ikasten zein sakontzen ari direnentzat eskuliburu ezin hobea gertatzen delarik.
  • Edukinitan mugatua ageri baldin bada ere, 13.000 esannahitik gora biltzen ditu, eguneroko harreman gehienetarako baliagarri bihurtzen delarik.
  • Euskara hiritar, batu, moderno, standarra eskaini nahi izan digute, baina lehendikako euskal hitzak baztertu gabe: «Hizkuntzaren erabilera normalizaturantz jotzen ahalegin biziak .egin dkugu (diote) orain arte baturantz emandako urratsak finkatuz eta hitzen esannahi semantikoari ingurua mugatuz. Normalizaziorantz jo dugula esatean, euskara moderno, standard eta batua esan nahi dugu».
  • «Sinonimoen hiztegia» burutu zutenen bezala, era didaktikoz eginiko hiztegia eskaini nahi izan digute ahalik eta erabilgarrien bihurtzeko asmotan: «Hiztegi orotan egin ohi den bezala, lehenago eta orain, ikerketa sakon eta neketsuen bidez lortutakoa bildu, galbae didaktikoen iragazi eta erraz jateko opil bero, bigun gisa eskaintzeari gagozkio, batez ere, Ian honetan».
  • Zer esanik ez, hiztegi hau euskaldunei zuzendua izan da, hots, euskara hutsean bizi nahi duten umeei, gazteei zein adinekoei, inguruetako erderetara jo beharrik gabe baliatzeko eskuko-tresna erabilgarria eskainiz.
  • Ba dauka eranskin bat ere (letra txikiagoz aurkeztua) euskaratik gaztelera-frantse-ingeles hizkuntzetarako baliakideak dakartzana, hizkuntza horiek ikasten zein itzulpen lanetan dihardutenei laguntza eskaintzeko ezarria, nonbait.

Dudarik gabe, ordu eta ahalegin isil eta luzeen emaitza ederra dugu. Euskarak hain premiazko zuen hutsunea betetzera datorrena: «Euskara, egungo gizarte berri, aldakor, aurreratu honetan leku egin nahirik, hartara moldatu nahirik ari denean, urrats bat eman nahi dugu aurrerantz, euskaldunok auzoko erderetara jo beharrik izan gabe, gureaz balia gaitezen».

Hori dela eta, nonbait, eskaini digute urrats gisa, lanean jarraitzeko asmo biziak adieraziz: «Ba dakigu oraindik ez dugula gailurra jo! ezta hurrik eman ere. Abiada berriari ekin besterik ez diogu egin».

Bestalde, eguneroko Ian orduetatik kanpo aritzeko ahalegin astunegia izan dela aitortzen dute. Talde-lanak eta euskaraz honelako hiztegi bat burutzeko gogo biziak bakarrik ahalbideratu du honako hiztegi mardula burutzea»... bazen hor hutsune larririk ere: euskaldunontzat euskaraz egindako hiztegirik eza; hau da, auzoko erdaretan hain oparo ageri direnen antzeko azalpen-hiztegi baten gabezia nabaria. Beharrizan horrek eraginda, buru eta bihotz ekin genion lanari. Sei lankideren etsi gabeko ekintzaren emaitza duzu liburu hau».

Aldizkari honen ornetatik, hasitako bide aldapatsu horretatik, eragozpenak eragozpen, etsi gabe aurrera iharduteko aupada indartsua jaurti nahi diegu langile porrokatu horiei.

Zenbait aipamen:

Argia aldizkarian (asterokoa) «Baten bat harritu daiteke beste hiztegi berria atera delako, baina hau ordea, ezberdina dugu, lehenengo benetako euskal hiztegia delako»... «Honela, irakurle kopuru handiena jaso nahian, definizio zehatz baina errazak egin dituzte, interpretazio anitzen arazoa gaindituz»... «Hiztegi bikaina lehen behako batez behintzat. Egileek, garbi esaten dute Ian erabatekoa ez dela, hitz jatorrien edota zenbait dialekto lantzen e? dituztenean adibidez. Hala eta guzti ezin zaio Ian berri honi bere eundoko garrantzia ukatu, eta hortik aurrera denbora eta jendeak erabaki dezala». (1987-1-11).

Egin egunkarian: «Egile taldeak libururen hitzaurrean adierazten duen bezala, era bateko nahiz besteko hiztegien gorakada gertatu arren, bazen hutsune larririk ere: «euskaldunontzat euskaraz egindako hiztegirik eza», hau da, auzoko erderetan hain oparo ageri direnen antzeko azalpen-hiztegi baten gabezia nabaria.

«Euskarako Hiztegiak bi zati nagusi ditu: hiztegia bera eta eranskina. Hiztegia liburu honen ardatza edo zatirik garrantzitsuena da, sarrera-hitzen definizioak ematen dituena. Euskarazko edozein hitz bilatzerakoan den hau aurki daiteke liburu honetan: sarrera-hitza (letra beltzez, lehen begiradan erraz bereizteko), definizioak (sarrera-hitzaren esannahiak adieraziz), adibideak (hitzari argitasuna emateko, esannahia ulertzeko nahiz erabilera jakin erazteko egokitzat jotzen denean) eta sinonimoak (definizioari ulergarritasuna edo erabiltzeko baliabide aberasgarria eskaintzeko asmoz» (1987-1-7).

Eguna astekarian: «Lan bikaina «bostak Bat» izenpean aritu den taldeak, hiztegi hau osatzeko egin duena»... «aurretik «Sinonimoen Hiztegia» zaukaten kaleratua».

Hiztegia, bost zatitan banatzen da. lehenengoak, euskeratik euskararako histegia dakarkigu, hitz bakoitzaren definizioa, adibideak eta zenbait sinonimo ipiniz. Zati honek 503 orrialde dauzka. Bigarrenak, euskara-gaztelania-frantsez-ingelesa hiztegia dakarkigu (195 or.). Hirugarrenak, berriz, gaztelania-euskara (95 or.). Laugarrenak, frantseza-euskara (82 or.). Boskarrenak, azkenik, ingelesa-euskara (92 or.). Bazen honelakorik agertzeko garaia. Hiztegi hau Liburutegian edukitzea, obligazioa da. Argi eta garbi». (1987-1-15).

 

Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea

(C)2010 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea